ISIDRO ESNAOLA
Lehengaiak lortzea gero eta garestiagoa da. Etorkizunean, defizit horrek inflazioa, nazioarteko harremanen militarizazioa eta joera sakabanatzaileak areagotzea eragingo du. Testuinguru horretan estatu subiranoa izatea funtsezkoa izango da.
ERRIA
Lorea Flores Compains (Iruñea, 1985) nafar biologoa da, duela sei urtetatik Greenpeace erakundearen Hego Euskal Herriko koordinatzailea. Lesakan jaso gaitu, egun bizileku duen herria. Greenpeacen jardunaz, egungo larrialdi egoeraz, trantsizio ekologikoaz, COP29 goi-bileraz... hitz egin dugu berarekin. Egoera larria izanagatik, argi du borrokan jarraitu behar dugula, planeta zainduz eta nahikotasunaren kultura barneratuz. Eztabaida dikotomikoak albo batera utzi, eta adostasunetatik ekiteko garaia da Floresen iritziz, etsaia zein den argi izanda. Bide horretan, ezinbestekoak ikusten ditu aliantzak, tartean, feminismoarekin eta sindikalgintzarekin. Baita, halaber, planifikazioa ere, besteak beste, industria modu justu eta jasnagarrian eraldatzeko.