Independentzia

Kirol herri bat askatasunereantz


2025/07/24

Ane Urkiri

NAIZeko zuzendaria


Erpin horietako bakoitzak badauka bere indargunea, bere balioa. Gogoan daukat Euskal Herri independente baterako nire borroka futbolaren bitartez hasi zela, selekzio propio baten aldeko borrokan, Euskal Selekzioen urteroko partida haietan. 30 urte igaro dira Esaiten (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) sorreratik eta hamarkada bat honek bere ibilbideari bukaera eman zionetik. Aro bat markatu zuen, belaunaldi baten oroitzapena, borrokarako gosea.