2025/07/24
Jon Fernandez
Doktore aurreko ikertzailea EHUn
Noiz sortu zen zehazki nazio bakoitza, eta nola zabaldu zen naziokontzientzia? Posible al da nazionalismoen artean bereizketak egitea, hala nola, nazionalismo ‘etniko’ eta ‘zibiko’en artean? Galdera horiek guztiak egokiak izanik, zaharkitu samar geratu dira nazionalismoari buruzko teorizazioetan. Mende-aldaketarekin batera, adituek galdera berriak plazaratu dituzte. Konkretuki, Michael Billig gizarte-psikologo ingelesak ‘nazionalismo banalaren tesia’ garatu zuen galdera honi erantzuteko: nola birsortzen dira nazioak hemen eta orain? Hau da, zerk ahalbidetzen du naziokontzientziaren iraupena gizarte garaikideetan?
10092024, asfasfasd, dgfsdgsdfg, sfafhkajs