2025/07/22
Alba Garmendia Castaños
Alba Garmendia Castaños (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1992ko urtarrilaren 5a) filosofoa, ikertzailea eta politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Ikaztegieta udalerriko alkate bilakatu zen, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. Iratzar Fundazioaren eta Txalapartaren artean sortutako Iparrorratza bildumaren hurrengo liburu biren egileetako bat da. Hain zuzen, Utopiari buruz idatziko duen liburu hori argitaratu aurretik, berarekin mintzatu nahi izan dugu.